EAJk abenduaren 17an eta 18an egingo du aurten Gabonetako diru-bilketa

Uztarria.eus 2011ko abe. 12a, 18:12

EAJko kideek Batzokian aurkeztu zuten Gabonetako dirubilketa kanpaina. (NERE URANGA)

Bildutako dirua Caritasi emango diote, "egoera okerrean dauden gure herritarren, azpeitiarren artean banatzeko"

Herriko hainbat tokitan jarriko dituzte postuak jeltzaleek, eta bi kontu korronte ere ireki dituzte, bilketa osatzeko

Aurreko urteetan egin izan duen bezala, Azpeitiko EAJk Gabon inguruan dirubilketa egingo du aurten ere. Hain zuzen ere, abenduaren 17an eta 18an, larunbata eta igandea, jarriko dituzte horretarako mahaiak.

Mahai horietan bildutako dirua Caritasi emango diote, "egoera okerrean dauden gure herritarren, azpeitiarren artean banatzeko". Herriko hainbat tokitan jarriko dituzte postuak jeltzaleek, eta bi kontu korronte ere ireki dituzte, bilketa osatzeko.

Gabon hauetan gutxiago gastatzen baduzu, azpeitiar gehiago ikusiko dituzu irrifarra ezpainetan dutela goiburua duten eskuorriak banatuko dituzte egunotan etxez etxe EAJkoek, kanpainaren berri emateko eta herritarrak parte hartzera animatzeko.

Hona hemen diru-bilketarako jarriko dituzten mahaien egunak, kokapena eta ordutegia:

Abenduaren 17a, larunbata:

  • Enparantza Nagusian, 12:30etik 13:30era arte.
  • Jose Artetxe kalean, Pastorkua eta Juantxo Txiki aldean, 13:00etatik 14:00ak arte.
  • Sanjuandegin, Baigera aurrean, 13:00etatik 14:00ak arte.

Abenduaren 18a, igandea:

  • Jose Artetxe kalean, Pastorkua eta Juantxo Txiki aldean, 13:00etatik 14:00ak arte.
  • Sanjuandegin, Baigera aurrean, 13:00etatik 14:00ak arte.
  • Urrestillan, zimiterioan, 12:30etik 13:30era arte.
  • Loiolan, esplanadan, 12:00etatik 14:00ak arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide