141 bikote txapeldun!

Kepa Urbieta (Azpeitiko Kultur Mahaia) 2011ko abe. 12a, 20:12

Txapelketako lehen zortzi sailkatuak larunbatean, Sanagustinen.

Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketan 28 elkarteetako ia 300 lagunek hartu dute parte

Txapela Ilunpe soziedadeko bi ordezkarik irabazi dute: Aitor Priyak eta Marcos Villanuevak

Larunbat arratsean bukatu zen Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa, Sanagustineko final nagusiarekin. Kultur Mahaiak antolatu du. Txapelketan 141 bikotek hartu dute parte, ia 300 lagunek, 28 elkarteetakoak. Lehen edizioa izateko kopuru ona da.

Txapela Ilunpe soziedadeko bi ordezkarik irabazi dute: Aitor Priyak eta Marcos Villanuevak (1.000 euroko saria, eta txapela bana). Txapeldunorde: Xabier Olaizola-Jose Inazio Etxezarreta, Nahi Genduenakoak (500 euroko saria). Hirugarren: Joxe Ramon Loinaz-Mariano Salegi, Iturrikoak (otarra bana). Laugarren: Joxe Mari Zubizarreta-Luis Mari ArgandoƱa, Izarraizpekoak (bina afari edo bazkari Sanagustinen).

Eskerrik asko denei Kultur Mahaiaren izenean.

(oharra: asteartean jarriko ditugu final nagusiko argazki gehiago sanagustinkulturgunea.net webean)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide