Baionako Etxepare Lizeokoak eta Urola Ikastolakoak Uztarrian eta Hitza-n bisitan

Uztarria.eus 2011ko abe. 12a, 20:12

Baionako eta Azpeitiko ikasleen bisitaren une bat.

Ipar Euskal Herrikoak asteazkena arte izango dira Azpeitian eta gero hemengoak joango dira Baionara larunbata arte, elkartrukean

Uztarriaren eta Urola Kostako Hitza-ren jardunaz azalpenak jaso dituzte

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasle talde bat Azpeitian da egunotan, Urola Ikastolakoekin elkarbizitza eta elkartruke esperientzia batean parte hartuz. Bisitaldi horren barruan, Baionatik etorritakoak eta Azpeitikoak Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitza-k partekatzen duten egoitzan izan dira gaur (astelehena) arratsaldean.

Uztarria aldizkariaren, webgunearen eta gainerako jardueren azalpenak jaso dituzte ikasleek, baita Urola Kostako Hitza-ren Azpeitiko egoitzan lanean diharduten kazetarienak ere.

Bernat Etxepare da Ipar Euskal Herrian D eredua (euskarazkoa) ematen duen lizeo bakarra; Hegoaldeko DBH eta Batxilergo ikasketen parekoak ematen dituzte lizeoek Iparraldean. Seaska ikastola sarearen bigarren hezkuntzako ikastegi bateratua da Baionako hori, eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritako ikasleak hartzen ditu. Gaur egun, 200 ikasle ditu Bernat Etxepare Lizeoak.

Ipar Euskal Herrikoak asteazkena arte izango dira Azpeitian, bertako ikasleen etxeetan, eta gero hemengoak joango dira Baionara larunbata arte, elkartrukea osatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide