Etorkinen integrazioaz elkarlanean ari dira udalak eta ikastetxeak

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 13a, 11:12

Udaletako eta ikastetxeetako ordezkariak azaroaren 29ko bileran.

Azkoitiko eta Azpeitiko udaletako eta bi herrietako ikastetxeetako ordezkariak ari dira lanean

Lan bileraren helburua etorkinen integrazioaren gaiaz elkarrengandik gehiago ikasi eta esperientziak trukatzea da

Etorkinen integrazioa ikastetxeetan lelo hartuta, Loiola Berrikuntza-Ezagutza Gunea sarearen baitan, Azkoitiko eta Azpeitiko udaletako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarlanean ari dira. Azaroaren 29an, udaletako eta ikastetxeetako 28 ordezkari bildu ziren; besteak beste, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko, Azkoitiko Floreaga ikastetxeko, Azkoitia- Azpeitia Urola Ikastola BHIko, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ordezkariak.

Lan bileraren helburua etorkinen integrazioaren gaiaz elkarrengandik gehiago ikasi eta esperientziak trukatzea da. Batzarrean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Felix Etxeberriak hartu zuen parte. Ondoren, datorren urtera begira arazo amankomun batzuk identifikatzeko asmoarekin talde dinamika egin zuten. Parte hartu zutenak gustura gelditu zirela azaldu dute Loiola Berrikuntzatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide