Azpeitiko Egin dezagun bideak 'Kontatu nirekin' ekimena jarri du abian

Uztarria.eus 2011ko abe. 13a, 11:12

'Nirekin kontatu' ekimena iragartzen duen kartela.

.700 herritarren argazkiekin Euskal Preso Politikoen Kolektibo osoa agertzen den kartelaren gisako beste bat osatuko dute

Argazkia nirekinkontatuargazkia@gmail.com helbidera bidali behar da

Azpeitiko Egin dezagun bidea ekimenak Kontatu nirekin ekimena jarri du abian. Horren harira, 700 herritarren argazkiekin Euskal Preso Politikoen Kolektibo osoa agertzen den kartelaren gisako beste bat osatuko dute. Kartelak ‘Kontatu nirekin-gurekin’ leloa izango du. Argazkia nirekinkontatuargazkia@gmail.com helbidera bidali behar da.

Antolatzaileen arabera, ekimenaren helburuak “eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira aldarriak duen babesa erakustea eta Egin dezagun bidea mugimenduak gabonetarako antolatu dituen ekimenetan parte hartzeko deialdia egitea dira.

Egin dezagun bidea ekimeneko kideek adierazi dutenez, “testuinguru politikoak hala eskatzen duelako, beharrezkoa da herri oso baten inplikazioa; kartzela politikari aski dela esan behar diogu, eta behingoz konponbide klabeetara aldatu dezatela eskatu”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide