Ohiko Udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2011ko abe. 13a, 12:12

.19:30ean izango da, udaletxeko Areto Nagusian

Gai-ordenaren arabera, sei puntu landuko dituzte

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Gai-ordenaren arabera, sei puntu landuko dituzte: 2011ko azaroaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea, 2012. ekitaldirako zerga agintarauen aldaketari behin betiko onarpena ematea, ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajak eztabaidatzea, obra, eraikuntza eta instalazioen zergaren hobarien inguruko erabakiak hartzea, Biomasa proiektua bideratzeko asmo-hitzarmena onartzea eta alkatetzak 2011ko uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen kontu ematea izango dira landuko dituzten gaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide