Kirolari onenen sariak banatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2011ko abe. 13a, 12:12

Udaletxeko Areto Nagusian izango da ekitaldia, 12:30ean hasita

Ekitaldian herriko kirol elkarteek aukeratutako kirolari onenen sariak eta urteko kirolari onenaren saria banatuko dira

Datorren zapatuan, hilaren 17an, herriko kirolari onenen sariak banatuko dituzte 12:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian. Ekitaldian herriko kirol elkarteek aukeratutako kirolari onenen sariak eta urteko kirolari onenaren saria banatuko dira.

Honatx elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Iñaki Markinez
  • Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Alex Cuadrado D. Jesus
  • Lagun Artea Eskuderia: Aitor Otaegi
  • Azpeitiko Karate Elkartea: Aitor Arriaran
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Ion Aizpuru
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Xabier Izagirre
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea: Ibon Guridi
  • Judo Klub Kimura: Juantxo Kalero
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Ainitze Odriozola
  • Lagun Onak Futbol Taldea: David Tejera
  • Xeye Atletismo Elkartea: Yurek Ibarguren
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna Elkartea: Jexux Zelaia
  • Garmendipe Bolo Elkartea: Arkaitz Blanco

Kirol Elkarteetatik kanpoko kirolari onenak:

  • Arrantza: Jorge Juaristi
  • Erremontea: Mikel Iturzaeta

Iaz Eguzkiñe Peña Realeko futbolariak jaso zuen kirolari onenaren saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide