Eusko Jaurlaritzak abian jarri du beste urtebetez, kultura-bonuen egitasmoa. Bonuak 25 euro ordaindu behar dira, eta 40 euroko balioa izango dute. Bonuak Kutxan erosi daitezke, eta Azpeitiko eta Azkoitiko Iratzar liburu-dendetan gastatu. Bonua establezimendu bakar batean erabili ahal izango da.
Besteak beste, liburuak, musika, zinea, museoetarako sarrerak erosi ahal izango dira. Aldiz, papaergintzako produktuak, testuliburuak, ikasketetako liburuak, informatika eta elektronikako produktuak eta bideojokoak ezingo dira erosi bonuarekin.
Atzo, asteartea, hasi zen egitasmoa eta urtarrilaren 5era arte egongo da martxan.