Uztarriak bazkideen batzarra egingo du larunbatean

Uztarria.eus 2011ko abe. 14a, 12:12

Zuzendaritzak 2011ko kontuak eta datorren urtera begira dituen asmoak azalduko ditu

Sindikatu Zaharrean izango da; lehenengo deialdia 11:45ean eta bigarrena 12:00etan

Uztarria Komunikazio Taldeko zuzendaritzak 2010eko batzarretik hona egindakoa azalduko die bazkideei larunbatean abenduaren 17an, urteroko bazkideen batzarrean. Dagoeneko Uztarriako taldeak helarazia die deialdia bazkideei. Sindikatu Zaharrean egingo da batzarra. Lehen deialdia 11:45ean izango da eta bigarrena, berriz, 12:00etan.

2011ko ekintzen balantzea aurkeztuko du Uztarriak batzarrean eta horrekin batera, urte bereko balantze ekonomikoaren berri ere emango da. Horrez gain, Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresaren balorazioa egingo da eta 2011ko balantze ekonomikoa aurkeztuko da. Bazkideei etorkizuneko erronkak ere aurkeztuko zaizkie eta datorren urterako aurrekontua ere azalduko zaie. Batzarraren bukaeran, galdera-erantzunen tartea zabalduko da.

Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bazkideei euren laguntzagatik eta bazkide guztiak gonbidatu nahi ditu larunbateko batzarrera.

Oraindik bazkide ez bazara, eta Uztarria komunikazio proiektuko bazkide izan nahi baduzu, eta horrekin, gure proiektu hau zeure egin, klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahalko duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide