Iraurgi Ikastetxeak zapatuan, hilaren 17an, Gabonetako jaialdia egingo du, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Iraurgik urtero egin izan du jaialdia garai hauetan.
Ospakizunean, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek parte hartuko dute. Haurrek bertso, antzerki, abesti eta dantza desberdinak egingo dituzte Izarraitzen.
Jaialdiaren bukaeran bi otarra zozkatuko dituzte. Otarren zozketarako saldutako txarteletatik areraraji dirua Iraurgi Ikastetxeak Metoron (Mozambike) duen proiektura bideratuko dute; Iraurgik iaz hartu zuen elkartasun proiektu hori.