Paula Sanjuan aurrena, Christmas lehiaketan

Uztarria.eus 2011ko abe. 16a, 11:12

Gipuzkoa mailan Feguipak antolatzen duen XXVI. Christmas lehiaketako lehen saria lortu du

Dagokion saria datorren igandean, hilaren 18an, jasoko du Tolosan

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko hirugarren mailako Paula Sanjuan ikasleak, Gipuzkoa mailan Feguipak antolatzen duen XXVI. Christmas lehiaketako lehen saria lortu du.

Dagokion saria datorren igandean, hilaren 18an, jasoko du Tolosako Leidor antzokian egingo duten jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide