Gaur, ostirala, Luteratur taldea osatzeko lehenengo bilera egingo dute, Sanagustin Kulturgunean, 18:00etan hasita. Literatur arloan talde gisa lan egiteko eta herriari literaturarekin zerikusia duten ekimenak eskaintzeko lan taldea osatu nahi dute.
Antolatzaileek esan dutenez, "Kultur Mahai barruan literatura esparruko talderik ez egoteak sortu du gogoetarako bide hau". Herriko idazle eta norbanako batzuekin aurrez hitz egin eta iritziak jaso dituzte, gainera. Gai honetan interesatua dagoen edonor ager daiteke bilerara.