Ion Etxeberriak erremonteko Binakako Txapelketaren finala jokatuko du bihar

Uztarria.eus 2011ko abe. 16a, 19:12

Ezkerretik eskubira, Juaristi, Lizaso, Zeberio eta Ion, finalaren aurreko pilota hautaketan. (ORIAMENDI)

Zeberio II.a izango da Azpeitikoaren bikotekidea Juaristi eta Lizasoren kontrako partidan, Galarretan

Txapelketa horretan hirugarren finala izango da Ionentzat; aurreneko txapela jantzi nahi du

Erremonteko Binakako Txapelketa nagusiaren finala jokatuko da bihar, abenduaren 17a, Galarreta frontoian. Final horretan pilotari azpeitiar bat ariko da: Ion Etxeberria, Ion.

Zeberio II.a izango da Azpeitikoaren bikotekidea Juaristi eta Lizasoren kontrako partidan; 15:45ean hasiko den jaialdiko bigarren neurketa izango da final handia.

Zeberio eta Ion faborito dira adituentzat. Iaz ere finalera iritsi ziren Elduaingoa eta Azpeitikoa, baina Urriza eta Etxeberria III.arentzat izan ziren txapelak.

Binakako Txapelketan hirugarren finala izango da biharkoa Ionentzat. Aurreneko txapela jantzi nahi du, orain arte jokatuko dituen bi finaletan txapeldunorde izatea tokatu baitzaio. Iaz, esan bezala, Zeberio II.arekin jokatu zuen finala; 2005ean, berriz, Koteto Ezkurrarekin osatu zuen bikotea azpeitiarrak, eta orduan Zeberio berak eta Auzmendik jantzi zituzten txapelak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide