Emakumeen Txokoak badu irudia

Uztarria.eus 2011ko abe. 16a, 21:12

Leire Etxaniz eta Iñaki Martinez, Emakumeen Txokoaren logotipoa eskuetan dutela.

Iñaki Martinezek irabazi du logotipo lehiaketa

Hamasei egilek aurkeztutako hamazortzi lanen artetik aukeratu dute sariduna

Emakumeen Txokoak ikur bat,irudi adierazgarria behar zuela eta, logotipo lehiaketa martxan jarri zuen Udaleko Parekidetasun Sailak joan den urrian. Azaroan lanak aurkezteko epea amaitu eta aukeran zeuden irudi denak erakusgai jarri ondoren, gaur jakinarazi dute aukeratutako logotipoa zein den. Iñaki Martinezek irabazi du logotipo lehiaketa; ekitaldian bertan izan du horren berri egileak, eta hantxe jaso du egokitu zaion 600 euroko saria, Leire Etxaniz Parekidetasuneko batzordeburuaren eskutik.

Hamasei egilek aurkeztutako hamazortzi lanen artetik aukeratu dute sariduna lehiaketarako osatu duten epaimahaiko kideek.

Emakumeen Txokoko ikurra izango dena aurkeztu eta saria eman aurretik, festa giroan eman dute arratsaldea txokoan elkartu direnek. Jabetze Eskoletako hainbat ikastarotan parte hartzen dutenak izan dira han eta, besteak beste, antzerkia edota film laburren ikastaroan egindako Amets izeneko lanaren estreinaldia ikustekko aukera izan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide