Jesus Zelaia izendatu dute Azpeitiko urteko kirolari onena

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 17a, 16:12

Jesus Zelaiak jaso du saria. (Ane Olaizola)

Azpeitiko Udalak urteko kirolari onenei sariak banatu dizkie gaur eguerdian

Ilunpe Pilota Elkarteko Benantxio Karrerak jaso du Bolondres onenaren Saria

Azpeitiko Udalak 2011ko herriko kirolari onenaren saria Jesus Zelaiari eman dio gaur eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin duten ekitaldian; besteak beste, igoera bertikalean eta mendi lasterketan, 2011ko Euskal Kopako eta Euskal Herriko Igoera Bertikaleko txapelketan, helduen mailan lehenengo postuak lortzeagatik jaso du aitortza Zelaiak.

Ohi bezala, Udalak herriko beste hamaika kirolari ere saritu ditu; horien artean, Benantxio Karrera Ilunpe Pitola Elkarteko kideari Kirol Bolondres onenaren saria eman diote. Saria ematerakoan, "gizon langilea" dela nabarmendu dute udaleko ordezkariek, eta "mutilek behar duten giro jatorra eta elkarrenganako zintzotasun bikaina" erakusten duela gaineratu dute.

Bestetik, modalitate bakotzean kirolari bana saritu dute:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: IƱaki Markinez.
  • Judo Klub Kimura: Juantxo Kalero.
  • Escuderia Lagun-Artea: Aitor Otaegi.
  • Iraurgi Saskibaloia: Ibon Guridi.
  • Azpeitiko Karate Elkartea: Aitor Arriaran.
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Xabier Izagirre.
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Ion Aizpuru.
  • Areto Futbol Elkartea: Alex Cuadrado de Jesus.
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Ainitze Odriozola.
  • Lagun-Onak Futbol Taldea: David Tejera.
  • Garmendipe Bolo Taldea: Arkaitz Blanco.
  • Xeye Atletismo Taldea: Yurek Ibarguren.
  • Arrantza: Jorge Juaristi.
  • Erremontea: Mikel Iturtzaeta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide