Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Tokiko Agenda 21 ekimenaren barruan antolatzen duten Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sariak banatu dituzte goizean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Guztira hamabi sari banatu dituzte aurten; izan ere, hamargarren urteurrena izanik, ohi baino gai gehiago jorratu ahal izan dituzte dituzte argazkilariek; antolatzaileek aurreko edizioetako gaiak berreskuratu dituzte; hala nola, ura, baserria, basoa, hondakinak, urtaroak eta paisaiak jorratu dituzte inguruko bazterretan; Loiola bidean dagoen Etxetxo baserria, Azkoitiko Plaza Berri kalea, Samiño, Otarreko pagadia eta egunsentiak izan dira saridunek hartu dituzten irudietako batzuk.
Egoera ekonomikoa dela-eta, sarituak izan diren argazkiekin osatutako egutegia ez dutela kaleratuko jakinarazi dute antolatzaileek; hala eta guztiz ere, egutegiaren ordez argazki guztien erakusketa zabaldu dute Sanagustinen.
Hauek dira aurtengo lehiaketako saridunak:
- Negua modalitatea: Iñigo Olarte.
- Udazkena modalitatea: Igor Froilan.
- Uda modalitatea: Iñaki Etxenagusia.
- Udaberria modalitatea: Luis Llavori.
- Paisaia modalitatea: Juan Carlos del Pozo.
- Eguraldi-gertakaria modalitatea: Jose Luis Lopetegi.
- Animalien bizia modalitatea: Imanol Manterola.
- Hondakinak modalitatea: Valentin Garcia.
- Basoa modalitatea: Iñaki Aranburu.
- Gune publikoak modalitatea: Jon Andoni Martin.
- Ura modalitatea: Alberto Beloki.
- Baserriak modalitatea: Javier Beristain.
Saritutako argazkiak ikusteko egin klik hemen .