Badatoz santotomasak

Uztarria.eus 2011ko abe. 19a, 11:12

.2009ko herri kirol probako une bat.

Etzi, asteazkena, Santo Tomas Eguna ospatuko da herrian

Hainbat ekimen antolatu dituzte egun guztirako; dantza suelto txapelketa, azoka berezia, pilota partidak...

Etzi, asteazkena, Santo Tomas Eguna ospatuko da herrian. Urteroko txorizo eta talo postuez gain, hainbat ekimen antolatu dute hilaren 21erako. Gainera, aurtengo Antzerki Topaketetako sariak banatuko dituzte.

Honatx santotomas eguneko egitaraua:

Azoka plazan, Azpeitiko udazkeneko azoka berezia goiz osoan.

.10:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik, diana kalez kale.

.11:00etan, eskuzko pilota partidetako finalak.

Prebenjaminak: Arzallus-Eizagirre.

Benjaminak lehenengo urtekoak: Egigure-Andreu Elosegi-Labaka.

Benjaminak bigarren urtekoak: Salegi-Uranga Aranzeta-Arakistain.

Alebinak: Egiguren-galarraga Iriarte-Isasmendi.

Infantilak: Alberdi-Aranbarri.

Kadeteak: Salegi-Aizpuru Illarramendi-Adonis.

.11:00etan, Udal Musika Bandaren eta Elciegoko gaiteroen kalejira.

.12:00etan, XXIX. Antzerki Topaketetako sari banaketa.

.12:30ean, aizkolarien eta harrijasotzaileen jaialdia. Bertan izango dira Azurmendi eta Nazabal aizkolariak, eta Aimar Irigoien eta Goenatxo II harrijasotzaileak. Plazako kioskoan bertsolariak ariko dira: Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso.

Gainera, Itsasiko Ttuntturroen eta Musika Eskolako soinujoleen kalejira egingo dute.

.13:00etan, Erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak kalez-kale ibiliko dira.

.17:00etan, pilota partidak. Lehenengo partida Segurola eta Aizpuruk Otaegi eta Labakaren kontra jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, Goñi II-ak eta Goñi III-ak Larrañaga eta Uzkudunen kontra jokatuko dute.

.18:00etan, Gazteen XI. Dantza Sueltoko Txapelketa jokatuko da, Sanagustinen.

.20:00etatik 22:00etara, Izer eta Alabier zein Imuntzo eta Beloki trikitilariek kalejira egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide