Ion Etxeberria azpeitiar erremontistak erremonteko Binakako Txapelketa irabazi du. Zeberio II.a bikote zuela, Juaristi eta Lizasoren kontra jokatu zuten zapatu arratsaldean Azysa torneoko finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 40-38 nagusitu ziren Ion eta Zeberio.
Ion eta Zeberio atzetik ibili ziren hasieran. 19 eta 27ko aldea ere izan zuten markagailuan, baina 32 eta 32 berdindu ahal izan zuten gutxira. Handik aurrera Ion eta Zeberio nagusitu ziren.
Etxeberriak erremonteko Binakako Txapelketako hirugarren finala zuen zapatukoa, eta hirugarrenean irabaztea lortu zuen.
Uztarria.com-ek bihar argitaratuko du Ion Etxeberriari egindako elkarrizketa.