Igandean, hilaren 18an, jokatu zen Azpeitiko Ikastola Ikasberriko belardietan XIV. Ikasberri Krosa, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta. Antolatzaileak gustura gelditu dira lasterketak izango harrerarekin.
Seniorretan, Eñaut Insausti eta Ainhoa Sanz izan dira irabazleak; beteranoetan, Sergio Serrano eta Elena Calvillo; juniorretan, Asier Insausti eta Irati Sarriugarte; jubeniletan, Iñaki Sagarna eta Olatz Flores; eta, kadeteetan Jon Perez eta Garazi Lekunberri.