Lagun Aro GBC Donostiako ACB mailako saskibaloi taldeko hiru jokalari bisitan izan dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Andy Pankok, Jimmy Baron Jr-ek eta Kenny Adelekek ingelesez hitzalditxoa eman diete DBH4ko ikasleei, beraien egunerokoaren gainean. Ikasleek, berriz, saskibaloiaren, entrenamenduen, dietaren edota Donostian jaso duten harreraren inguruko galderak egin dizkiete Lagun Arokoei.
Eleanitz Proiektuaren barruan kokatutako ekimena izan da saskibaloi jokalarien etorrera. Ikasberrikoek proiektu horretan hartu dute parte ikasturte honetan.
Bisita osatzeko, ikasleekin partidatxoa ere jokatu dute profesionalek ikastolako kiroldegian, eta argazkiak ateratzeko parada ere izan dute nahi zuten guztiek.