Abenduaren 28an, Bilboko San Mamesen euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko du, eta futbol partidara joateko autobusa antolatu du Lagun Onak Futbol Elkarteak.
Sarrerak eta autobuserako txartelak Zuhatz tabernan edota Lagun Onaken bulegoan, Garmendipen, egongo dira salgai, 25 eta 35 eurotan, bihar, abenduak 23, eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.