Leteren kantaldirako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko abe. 23a, 11:12

Nongoa zen Xabier Lete? galderaren erantzuna Oiartzun da

Mari Kruz Beobide, Mari Karmen Borda, Jexux Mari Bereziartua, Ainhoa Berasategi, Lurdes Etxaniz, Alaitz Olaizola, Maite Gurrutxaga, Aitor Unanue, Juanjo Goenaga eta Ainhoa Sierra dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, hilak 23, Izarraitz pilotalekuan egingo den Xabier Leteren omenezko kantaldirako hamar sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun behar izan diote Uztarriaren bazkideek: Nongoa zen Xabier Lete abeslaria? Galderaren erantzuna Oiartzun da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Mari Kruz Beobide, Mari Karmen Borda, Jexux Mari Bereziartua, Ainhoa Berasategi, Lurdes Etxaniz, Alaitz Olaizola, Maite Gurrutxaga. Beste hiru sarrerak Uztarriak bere bazkide guztien artean zozkatu ditu eta Aitor Unanue, Juanjo Goenaga eta Ainhoa Sierrari tokatu zaizkie.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide