Mikel Aranburu Euskal Selekzioaren deialdian

Uztarria.eus 2011ko abe. 23a, 12:12

Hilaren 28an, asteazkena, jokatuko dute partida San Mamesen Tunisiaren kontra

Partidara joateko autobusa antolatu du Lagun Onak Futbol Elkarteak

Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk eman dute hilaren 28an, asteazkena, Bilboko San Mamesen Tunisiaren aurka Euskal Selekzioarekin ariko diren jokalarien zerrenda. Mikel Aranburu azpeitiar jokalaria deialdian sartu dute.

Partidara joateko autobusa antolatu du Lagun Onak Futbol Elkarteak. Sarrerak eta autobuserako txartelak Zuhatz tabernan edota Lagun Onaken bulegoan, Garmendipen, egongo dira salgai, 25 eta 35 eurotan, bihar, gaur, hilak 23, eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide