Gaur irekiko dute Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus 2011ko abe. 26a, 13:12

Urtarrilaren 4a, asteazkena, izango da zabalduko duten azken eguna

16:00etatik 20:00etara egongo da irekita

Azpeitiko Udalak haurrentzako Gabonetako parkea antolatu du egunotarako. Gaur, hilak 16, zabalduko dute parkea Izarraitz pilotalekuan, eta urtarrilaren 4ra arte, asteazkena, egongo da irekita. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, itxita egongo da, ordea.

Bost urte bitarteko haurrentzat ohe elastikoak, ludoteka berezia eta pilotaz betetako behia egongo dira. 5 eta 10 urte bitartekoentzat, berriz, tigre tobogana, giza-futbolina, guitar hero, puzgarriak eta bi ohe elastiko.

16:00etatik 20:00etara egongo da parkea irekita. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide