Hirugarren txapelik ez Jurgi Larrañagarentzat

Uztarria.eus 2011ko abe. 26a, 17:12

Azpeitikoak eta Linzoainek 20-22 galdu zuten Bankoa-DV Txapelketaren finala, Ezkurdia eta Diezen kontra

Atzokoa laugarren finala zen Jurgi Larrañagarentzat DV Txapelketan

Afizionatu mailan jokatzen den eskuzko txapelketarik garrantzitsuenetakoan hirugarren aldiz txapela jantzi gabe gelditu da Jurgi Larrañaga. Azpeitikoak eta Linzoainek 20-22 galdu zuten Bankoa-DV Txapelketaren finala, Ezkurdia eta Diezen kontra. Atzo, Eguberri egunez, jokatu zuten partida, Zumarragako Beloki frontoian eta, finalaren une askotan eta ia bukaeraraino aurretik ibil arren (20-18 ere egon ziren), azkenean ihes egin zien garaipenak Larrañagari eta Linzoain nafarrari.

Atzokoa laugarren finala zen Jurgi Larrañagarentzat DV Txapelketan. Gazteen mailan jokatu eta irabazi zuen aurrena, 2005ean. 2006an, senior mailako aurreneko urtean, jokatu zuen bigarren finala. Bigarren txapela, berriz, 2009an lortu zuen.

Txapelketa horren arauetan jasotakoaren arabera, 2012ko edizioan dagoeneko ezingo du parte hartu azpeitiarrak, gehienezko adin muga gaindituko duelako (orain 24 urte ditu).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide