Urteko azken odol-ematea, bihar anbulatorioan

Uztarria.eus 2011ko abe. 27a, 12:12

Arratsaldeko seiretatik aurrera atera ahal izango da

Urteko balorazio positiboa egin dute elkartekoek

Bihar, asteazkena, egingo dute 2011ko azken odol-ateraldi saioa Azpeitiko odol-emaileek. Anbulatorioan izango da, beti bezala, arratsaldeko seiretatik aurrera.

Urteko balorazio positiboa egin dute elkartekoek. Azaroan 120 ateraldi egin zituzten. Hala ere, gazteak animatu nahi dituzte odola ateratzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide