"Bizi dugun krisia dela-eta, Karnabaletako egitarauan murrizketak" egingo dituela adierazi du Udalak. Horrenbestez, igandean, Elegante Eguna, festak eztanda egingo du. Urteroko legez, artzain-inudeen kalejira, txaranga, krosa, sokamuturra... izango dira egun guztian zehar.
Astelehen eta asteartean egingo dituzte aldaketak. Astelehen karnabalean, ez da mozorro festarik izango; ez haurrentzat goizean, eta ez helduentzat gauean. Asteleheneko eta astearteko sokamuturra ere kendu egingo dutela adierazi dute Udaleko ordezkariek: "Sokamuturrak izugarrizko gastuak sortzen dizkio Udalari, eta gastu horiek ekiditea dela onena erabaki dugu. Espero dugu ulertuko dutela herritarrek".
Hori guztia dela-eta, aurtengo karnabalak egun batekoak izango dira.