Gaur, asteazkena, Bidaia intimoak dokumentala emango dute Sanagustin Kulturgunean, 21:00ean hasita. Jon Maiak zuzendutako eta Orio ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako lana da.
Argia astekariarekin egindako akordioaren arabera, Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala izango da ikusgai aurrerantzean.