Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, hilak 30, Txapelen omenez egingo den bertso-saiorako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. 22:30etan hasiko da emanaldia, Soreasu antzokian.
Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun behar izan diote Uztarriaren bazkideek: Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari?
Galderaren erantzuna Laxaro Azkune da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com
helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Maite Urbistondo, Juan Inazio Azkue eta Axun Larrañaga.
Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.