Urteko azken egunerako, hilaren 31rako, Otzaurtetik Aizkorrira eta handik Arantzazura ibilaldia egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Helduentzako goiz ibilaldia izango da eta 07:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik Otzaurtera autobusez. Handik Aizkorrira igoko dira, gero, Arantzazura jaisteko.
Urte Berri Egunean, hau da, urtarrilaren 1ean, Erlora egingo dute ibilaldia Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. 09:00etan abiatuko dira plazatik Erlora eta, 11:00ak inguruan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute.