Joan den ostegunean, hilaren 29an, Azpeitia Zero Zaborrek batzarra egin zuen. Hitzordura joan zirenei, taldearen helburua "Zero Zabor programa herrian martxan jartzea" zela azaldu zitzaien. Argi dute, ordea, "herritargo zabalarekin egin beharreko bidea" dela eta horretarako urratsak pixkanaka eman beharko direla. Hasteko, herritarrei ahalik eta informazio gehien helarazi nahi dio AZZ taldeak, ondoren, eztabaidari bidea zabaltzeko. Modu horretan, herritarren artean "norabidea zehaztea eta martxan jartzea" bilatu nahi dute Azpeitia Zero Zaborrekoek.
Hurbildu zirenekin komunikazioa mantentzeko bitartekoak jarri zituzten. Kontuan izanda "gaur egungo errealitatera egokitu beharra daudela antolatzeko eta komunikatzeko bideak".
Beste puntu asko ere jorratu ziren batzarrean; lapatxen egoera, Gipuzkoan zabaldu den eztabaida, aldatzeko beharra...
Datozen egunetan, herritarrei informazioa bideratzen hasiko da taldea eta eurekin harremanetan jarriz "bide hori batera egitera" gonbidatu dituzte herritarrak.