Urteari agur esateko modu asko dauden arren, gaur, hilak 31, ehunka lagunek lasterka egitea aukeratu dute. Ohikoa den legez, San Silbestre lasterketa izan da 12:00etan hasita, eta 630 lagunek hartu dute parte. Iaz baino jende gehiago izan da lasterketan eta 630ek bukatu dute.
Gizonezkoetan, Yerai Varelak (0:23:21) irabazi du. Iaz bigarren sailkatu zen, baina ez da Azpeitiko San Silbestre irabazten duen lehen aldia. Bigarren Pedro Muñoz (0:23:23) azkoitiarra izan da. Hirugarren, berriz, Rafa Maritxalar (0:24:04) sailkatu da. Gizonezkoetan lehenengo azpeitiarra, aldiz, Xabin Aranaga (0:24:41) izan da.
Emakumezkoetan, Nerea Etxeberria (0:29:09) nagusitu da eta, beraz, lehenengo emakume azpeitiarra ere bera izan da. Bigarren postua Nerea Azpiazu (0:29:19) azpeitiarrak eskuratu du. Hirugarrena, berriz, Olatz Gabilondo (0:33:06) azpeitiarra izan da. Podiumera igo diren hiru emakumeak azpeitiarrak izan dira.
Lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen