Udaleko Gazteria sailak antolatuta, Urrestillako gaztetxoen lokalean ekintza bereziak egingo dituzte gaur, asteartea, eta bihar.
Sei urtetik gorakoentzako ekimenak dira bi egunotan egingo dituztenak: eskulanak, sukaldaritza... 10:00etan hasiko dira eta 13:00etan bukatuko dute, Urrestillako haurren lokalean, anbulatorio ondoan.