Seigarren urtez jarraian, Udaleko Kirol sailak Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera
ekimena antolatu du. Udaleko Kirol sailak jakinarazi duenez, "egitasmo honi esker ehunka dira euren egunerokotasunean aktibitate fisikoa egiteko ohitura hartu duten emakumeak".
Ekimen hau, 16 urtetik gorako azpeitiar emakumeei dago zuzenduta. Urtarrilaren 17an hasita, astearte eta ostegunetan egingo dute lasterka eta igerilekuan elkartuko dira: goizetan, 10:00etatik 11:15era eta, arratsaldetan, 18:15etitik 19:30era bitartean.
Izena igerilekuan bertan, Kirol sailera deituta (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net
helbidean eman daiteke. Hala ere, bilera informatiboak egingo dituzte hilaren 12an, osteguna, 10:00etan eta 18:15ean. Bilera horretan informazioa emateaz gain, aurreko urtetan parte hartu duten kideek euren esperientziaz hitz egingo dute. Antolatzaileek esan dutenez, "orain arte parte hartzerik izan ez duten emakumeak edo oraindik zalantzan dauden emakumeak parte hartzera animatu nahi ditugu".