Ostiraletan egiten da bolumen handiko hondakinen bilketa herrian, baina ostiral honetan, Errege Eguna dela-eta, ez dute egingo. Bestalde, hilaren 20an, San Sebastian Eguna, ere ez dute jasoko jai eguna delako.
Bi aste horietan hondakinik ez ateratzeko eskatu du Udalak, eta hilaren 13an eta 27an bilketa egingo dela jakinarazi dute.