Fruitu arbolen inguruko ikastaroa antolatu du Kimu Batek

Uztarria.eus 2012ko urt. 5a, 11:01

Fruitu arbolak nola zaindu behar diren erakustea da ikastaroaren helburua

Ikastaroko saioak urtarrilaren 17an eta 18an izango dira, 18:00etatik 20:00etara

Fruitu arbolen inguruko ikastaroa antolatu du Kimu Batek Azpeitian. Fruitu arbolak nola zaindu behar diren erakustea da ikastaroaren helburua. Herritarrek baratzan, baserrian edo lorategian dituzten edo landatu nahi dituzten fruitu arbolen oinarrizko zaintza erakustea dela diote antolatzaileek.

Ikastaroko saioak urtarrilaren 17an eta 18an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Azpeitian Kimu Baten. Ikastaroa 20 euro kostatuko da. Izena 943 15 00 85era deituta eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide