Derbia gaur, Garmendipen

Uztarria.eus 2012ko urt. 5a, 13:01

Lagun Onakeko nesken taldeak Anaitasunaren kontra neurtuko ditu indarrak

15:00etan hasiko da norgehiagoka, Garmendipeko zelai artifizialean

Azken ordukoa (18:05): Lagun Onakek 9-0 irabazi dio Anaitasunari nesken taldeen derbian

Lagun Onakeko nesken taldeak Anaitasunaren kontra neurtuko ditu indarrak gaur, osteguna, Garmendipeko zelai artifizialean. 15:00etan hasiko da norgehiagoka.

Ligako partida izango da. Lagun Onak Nazional mailara igotzeko fasera sailkatuta dago dagoeneko. Anaitasuna, berriz, ez. Lagun Onak sailkapeneko laugarren postuan dago 22 punturekin. Anaitasuna sailkapenean azkena da, sei puntu lortuta.

Gainera, gaurko partidan aurkeztuko dute taldearen babesle berria, Kimetz Ileapaindegia.

Bigarren itzulia

Hirugarren mailako taldearen txanda izango da zapatuan, hilak 8. Lagun Onakek Bilboko Santutxu taldearen kontra jokatuko du partida, 16:30ean hasita. Bigarren itzuliko lehenengo partida izango da larunbatekoa. Sailkapeneko hamargarren postuan, erdi erdian, dago Lagun Onak, 26 punturekin.

Azken ordukoa (18:05): Lagun Onakek 9-0 irabazi dio Anaitasunari nesken taldeen derbian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide