Eusko Jaurlaritzak asteazkenean jakinaraziko du Corrugadoseko Lana Erregulatzeko Espedientea onartuko duen

Uztarria.eus 2012ko urt. 9a, 12:01

Eusko Jaurlaritzak bi aldeen arteko adostasuna jarri zuen baldintza bezala enpresari egoera bideratzeko laguntzak emateko

Lana Erregulatzeko Espedientea onartzen baldin badu 140 langile kaleratuko dituzte

Alfonso Gallardo Taldeak eta Corrugadoseko sindikatuetako ordezkariek bertan behera utzi zituzten negoziazioak joan den abenduan. Enpresak Lana Erregulatzeko Espedientea kaleratu zuen, eta modu horretan, 140 langile kaleratu eta gainerako 260 langileekin beste neurri batzuk hartuko dituzte.

Azaroaren 9an zuzendaritzak Lana Erregulatzeko bi txosten aurkeztu zituen -iraungitze txostena bata, aipatutako 140 kaleratzeak bideratuko lituzkena, eta 105 eguneko suspentsioarena bestea- eta azaroaren 22an bideragarritasun plana plazaratu ondoren, Corrugadoseko zuzendaritzak eta langileen ordezkariek osatutako enpresa batzordeak Lana Erregulatzeko Txostenak indarrean sartu aurretik negoziatzeko hilabete izan dute. Epe hori igaro da eta zuzendaritzaren eta langileen artean ez dago momentuz akordiorik. Eusko Jaurlaritzak bi aldeen arteko adostasuna jarri zuen baldintza modura, enpresari egoera bideratzeko laguntzak emateko.

Akordiorik lortu ez dutenez, Eusko Jaurlaritzak hartu behar du Lan Erregulazio Espedientea onartzen duen ala ez erabakia hilaren 11rako, asteazkenerako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide