Antiguokok irabazi du Gabonetako Iraurgi Cup txapelketa

Uztarria.eus 2012ko urt. 9a, 13:01

Antolatzaileek esan dutenez, "balorazioa oso positiboa da"

Atzo, igandea, hamar taldek hartu zuten parte txapelketan, Garmendipeko zelai artifizialean

Atzo, igandea, jokatu zuten Gabonetako Iraurgi Cup txapelketa, Garmendipeko zelai artifizialean. Alebin mailako mutilek jokatu zuten futbol zortziko txapelketa, eta Antiguoko taldea nagusitu zen. Realak eta Antiguokok jokatu zuten finala, eta Antiguoko taldea 3-0 nagusitu zen. Hirugarren eta laugarren postuen lehian Anaitasuna eta Iraurgi Cup taldea aritu ziren nor baino nor, eta azpeitiarrak sailkatu ziren hirugarren postuan, penaltietan irabazita.

Hamar taldek bi multzotan banatuta hartu zuten parte txapelketan. Lehenengo taldean, Lagun Onak A, Iraurgi Cup, AƱorga, Reala eta Zumaiako lehiatu ziren. Bigarrengoan, berriz, Lagun Onak B, Anaitasuna, Tolosa, Antiguoko eta Ikasberri.

Iraurgi Cup-eko antolatzaileek esan dutenez, "txapelketaren balorazioa oso ona da". Bestalde, Lagun Onak Futbol Elkarteari eskerra eman nahi izan dizkiote antolatzaileek "Iraugi Cup Kirol Klubak urtean zehar antolatzen dituen txapelketetan laguntzeagatik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide