Datorren astean hasiko dira danborradako entseguak

Uztarria.eus 2012ko urt. 10a, 13:01

Urtarrilaren 16an, 17an eta 18an izango dira helduenak, 21:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan

Umeenak, egun eta leku berdinetan izango dira, 16:00etatik aurrera

Sansebastian bezpera gerturatzen ari dela-eta, urteroko moduan, helduen eta haurren danborradako entseguak hasiko dituzte datorren astean.

Urtarrilaren 16an, astelehena, izango da lehenengoa. Hilaren 17an, asteartea, bigarrena egingo dute eta 18an, asteazkena, izango da azkena. Helduen entseguak 21:00etan hasiko dira, Izarraitz pilotalekuan. Umeenak, berriz, 16:00etan izango dira, Izarraitz pilotalekuan.

Hainbat aldaketa eta berrikuntza izango da Helduen danborradan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide