Iraurgiko hamar jokalari Gipuzkoako Selekzioarekin ariko dira asteburuan

Uztarria.eus 2012ko urt. 11a, 12:01

Joan den asteburuan, jokatu dute kadeteek eta infantilek Espainiako Txapelketa Valladoliden eta Iraurgiko hamaika jokalari izan dira Euskadiko Selekzioarekin

Euskadiko Selekzioak bi zilarrezko eta brontzezko oroigarri bat lortu ditu

Joan den asteburuan, jokatu dute kadeteek eta infantilek Espainiako Txapelketa Valladoliden (Espainia), eta Euskadiko Selekzioak bi zilarrezko eta brontzezko oroigarri bat lortu ditu, infantil eta kadete nesketan eta kadete mutiletan, hurrenez hurren.

.48 euskal jokalari izan dira Euskal Selekzioarekin Valladoliden, eta horietatik 11 Iraurgi Saskibaloi Taldekoak dira. Han izan dira, Naroa Uria, Aitziber Besga, Maite Lizarazu (Kadete maila); Oihane Aizpurua, Laura Olaizola eta Eneritz LarraƱaga (Infantil maila); eta Jon Gurrutxaga, Xabier Oroz, Unai Martinez (Kadete maila). Aldiz, Infantil mailako euskal selekzioa bosgarren sailkatu zen txapelketan, eta han izan ziren Ander Merketegi eta Aitor Astigarraga Iraurgiko jokalariak.

Aitor Astigarra infantil mailako mutilen taldearekin lehiatu da asteburuan, eta bosgarren sailkatu baldin badira ere, txapelketako bost onenetan sartu dute.

Hamar jokalari Gipuzkoako Selekziora

Asteburu honetan Euskadiko Mini Basket Txapelketa jokatuko dute, eta Iraurgiko hamar jokalari izango dira bertan. Hori dela-eta, Selekzioko jokalari gehienak Iraurgikoak izango dira. Mutiletan Imanol Goikoetxea, Shyan Aspiazu, Gorka Iriarte, Unai Aranguren eta Yerai Azpitarte hautatu dituzte. Aldiz, nesketan, Ainhoa Zuazolazigorraga, Leire Odriozola, Ainara Iturralde, Ana Ugarte eta Maddalen Sudupe.

Ostiralean, hilak 13, hasiko da txapelketa. Gipuzkoako mutilek Bizkaikoen kontra jokatuko dute 17:00etan hasita, eta neskek 19:00etan jokatuko dute. Bigarren partida, igandean izango dute Arabako selekzioaren kontra. Nesken txanda izango da 10:00etan hasita, eta 12:00etan mutilen taldea lehiatuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide