Hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatzeko jardunaldia izango da otsailaren 2an

Uztarria.eus 2012ko urt. 12a, 10:01

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a, ostirala, izango da

Jardunaldia Azkoitiko Elkargunean egingo da, 09:00etatik 14:00etaram eta Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatu du

Otsailaren 2an, osteguna, hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatzeko jardunaldia egingo da Azkoitiko Elkargunean, 09:00etatik 14:00etara, Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatuta. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta interesa dutenek hilaren 27a, ostirala, izango dute horretarako azken eguna. Ingurugiro Etxea Fundaziora deituta (943 15 17 13) edo 'ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net0 helbidera idatzita eman daiteke izena.

Jardunaldi honetan administrazio publikoen alorrean, hondakinen kudeaketa eraginkorra bilatzeko oinarriak eta estrategiak aztertuko dituzte, besteak beste. Enpresa esparruan, berriz, hondakinen kudeaketa egokiak ekar ditzazken kostuen gutxitzea eta negozio aukera berriak aztertuko dituzte. Jardunaldietan Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat adituk hartuko dute parte, eta kasu praktiko zehatzak ezagutaraziko dituzte. Egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide