Beira birziklatzearekin lotutako ekimena antolatu dute biharko

Urola Kostako Hitza 2012ko urt. 12a, 16:01

Azpeitiko Udalaren eta Ecovidrioren artean prestatu dute ekimena

17:00etatik 20:00etara izango da, plazan

Herritarrak kristala edo beira birziklatzearen garrantziaz ohartarazteko, Azpeitiko Udalak eta Ecovidriok beira birziklatzearen inguruko ekimena antolatu dute biharko, hilak 13.

Beirarekin lotutako jardunaldia bihar arratsaldez izango da, 17:00etatik 20:00etara bitartean, herriko plazan.

Han herritarrek hondakinekin lotutako bi jokotan parte hartzeko aukera izango dute. Alde batetik, parte hartzen dutenek hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota behar duten jakiteko jolasa egingo dute. Beste alde batetik, berriz, Beira-ale apaingarrien tailerrean parte hartzeko aukera izango dute bihar arratsaldez plazara joaten direnek. Tailerraren baitan, birziklatutako beirarekin lepokoak, eskumuturrekoak edota giltzatakoak egiteko aukera egongo da bertan.

Azpeitiko Udaleko Ingurumen saileko arduradunek, bihar arratsalderako antolatutako ekimenean parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide