Lehen itzuliko azken partida jokatuko du Lan Mobel ISBk gaur

Uztarria.eus 2012ko urt. 13a, 12:01

Avilaren kontra jokatuko du, 21:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian

Lagun Onakek antolatuta, Futbol Eskola izango dute igandean 2001ean, 2002an eta 2003an jaiotako mutilek

Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel ISBk lehen itzuliko azken partida jokatuko du gaur, ostirala, Avilaren kontra, 21:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian.

Lan Mobel bederatzigarrena da sailkapenean lau partida irabazi eta zazpi galduta. Aldiz, Avila taldea laugarren postuan da, zazpi partida irabazi eta lau galduta.

Jubenil Mailako Lagun Onakek, berriz, bihar jokatuko du Ligako partida AloƱa Mendiren kontra, 16:30ean hasita, Garmendipeko belar naturalean.

Teknifikazio eskola

Lagun Onakek antolatuta, Futbol Eskola izango dute igandean, hilak 15, 2001ean, 2002an eta 2003an jaiotako mutilek Garmendipeko zelai artifizialean.

.2002an jaiotakoek 08:45ean hasiko dute saioa. Gero, 10:15ean, 2003an jaiotakoen txanda izango da, eta azkenik 2002an jaiotakoak hasiko dira entrenatzen, 11:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide