Lan Mobel ISBrentzat garaipena eta Lagun Onakentzat porrota astebukaeran

Uztarria.eus 2012ko urt. 16a, 10:01

Lan Mobel ISBk Avilaren kontra jokatu zuen ostiralean, Azpeitiko kiroldegian. 66 eta 53 nagusitu zen azpeitiar taldea

Lagun Onakek galdu egin zuen Portugaleteren kontra 1 eta 0

Herriko saskibaloiko eta futboleko talde nagusiek, Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel ISBk eta Hirugarren Mailako Lagun Onakek, garaipena eta porrota lortu dituzte astebukaeran, hurrenez hurren.

Lan Mobel ISBk Avilaren kontra jokatu zuen ostiralean, Azpeitiko kiroldegian. 66 eta 53 nagusitu zen azpeitiar taldea. Lehenengo laurdena 19 eta 20 bukatu zuten. Bigarrengoan ere atzetik izan ziren azpeitiarrak: 31-33. Hirugarrengoan hasi zen Lan Mobel Avilari aurrea hartzen, eta 48- 42 bukatu zuten. Laugarren eta azken laurdenean, berriz, aldeari eustea lortu zuen Lan Mobelek, eta hala Avilari irabaztea. 700 bat lagun bertaratu ziren kirolegira, Azpeitiko taldea animatzeko.

Lagun Onakek, berriz, 1 eta 0 galdu zuen Portugaleteren kontrako norgehiagoka. Hala ere hamargarren postuan dira azpeitiarrak, 30 punturekin. Azken postuan dago Zarautz 12 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide