UEMAren Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu eta laster udal gehiago izango dituela iragarri du

Uztarria.eus 2012ko urt. 16a, 12:01

Zumaian egin zuen UEMAk Batzar Nagusia joan den zapatuan.

UEMAko ordezkari politikoek 2012ko egitasmoa eta aurrekontua onartu zituzten zapatuan, hilak 14, aho batez Zumaian

Azpeitia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da 2008ko apirilaren 5etik

UEMAko ordezkari politikoek 2012ko egitasmoa eta aurrekontua onartu zituzten zapatuan, hilak 14, aho batez Zumaian egindako batzarrean. Aurtengo erronkarik handiena lurgunea handitzea izango dela esan zuten UEMAko ordezkariek: "Udal hauteskundeez geroztik, 20 udalekin izan dira harremanetan, eta hurrengo hilabeteetan udal horietako askok mankomunitatean sartzeko eskaera egitea espero du UEMAk". Azpeitia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da 2008ko apirilaren 5etik

.2012ko egitasmoaren baitan, lehentasunezko esparruak hauek izango dira: euskararen arnasguneak zer diren eta euskararen normalizazioan zer-nolako garrantzia duen gizarteratzea, udalez udal barne erabilera planetan sakontzea eta udal administrazioetatik kanpoko esparrutan eragitea (etorriberrien artean, lan munduan eta legezko babesaren bermeetan, besteak beste). 2012ko UEMA Eguna Goizuetan izango da.

2011ko balantzea

.2011. urteko jardunaren baitan, udal hauteskundeek ekarritako egoera politiko berriak eragina izan duela esan dute UEMAko ordezkariek. Horren ondorioz, mankomunitatea 61 kide izatera iritsi da, eta Zuzendaritza Batzordean alderdi abertzale nagusi guztien ordezkariak daude (Bildu, EAJ, Aralar eta independenteak). Iazko jardunen artean, "Hizkuntz ekologia eta lurralde euskaldunak" topaketa nabarmendu dute mankomunitatekoek. Bertan, UEMAren 20 urteko ibilbidearen berri eman zen, eta etorkizuneko lan ildoak markatu ziren. Ondorio nagusia izan zen mankomunitateko herrietan euskararen arnasguneak zer diren eta horrek euskararen normalizazioan zer-nolako garrantzia duen gizarteratzea.

Bestalde, gainerako lan ildoei dagokienez, erakundeekiko harremanak hobetu izana nabarmendu dute: Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanak sendotu ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide