Umeak hasi dira danborrak astintzen

Uztarria.eus 2012ko urt. 16a, 20:01

Gaur, astelehena, egin dute Izarraitzen aurreneko entsegua San Sebastian egunez haur danborradan aterako direnek

Gaur, astelehena, egin dute Izarraitzen aurreneko entsegua San Sebastian egunez haur danborradan aterako direnek. Danbor jotzaile, banderadun, kantinera eta gastadore, ikastetxe eta talde ezberdinetako umeak elkartu dira frontoian, taldeetako arduradunen eta Unai Frantzesena Bandako zuzendariaren aginduetara.

Bihar eta etzi, urtarrilaren 17an eta 18an, egingo dituzte aurreikusitako beste bi entsegu orokorrak umeen danborradako kideek.

Helduek ere gaur egingo dute hiru entsegu nagusietako aurrena. Izarraitzen elkartuko dira horiek ere, 21:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide