Uztarria.com-ek 634.790 bisita izan ditu 2011n

Uztarria.eus 2012ko urt. 17a, 12:01

Bisita horietan 1.686.487 orri ireki dituzte irakurleek

Uztarria.com sortu zenetik 3.001.483 bisita izan ditu atariak

Uztarria.com-ek 2011. urtean 634.790 bisita izan ditu. Bisita horietan, 1.686.487 orri ireki dituzte irakurleek. 2010ean baino 150.661 bisita gehiago izan ditu Uztarria.com-ek eta 2009an baino 88.614 gehiago.

Uztarria.com sortu zenetik —2002ko urtarriletik—, 3.001.483 bisita izan ditu webguneak eta 8.846.231 orri zabaldu dituzte irakurleek.

Horiek dira Estatcounter.com webguneak egindako audientzia neurketaren datuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide