Aurrekontu parte-hartzaileen baitan, baserritarrek hilaren 26an egingo dute bilera

Uztarria.eus 2012ko urt. 17a, 13:01

Urtarrilak 18an, bihar, ziren bilera egitekoak, baina deialdia atzeratu du Udalak

Gaur, asteartea, emakumeek eta nuarbetarrek egingo dituzte bilerak

Udalak aurrekontu parte-hartzaileen harira martxan jarri duen Denon artean ekimena aurrera doa. Biharko, hilak 18, zuten hitzordua baserritarrek, baina azken orduko aldaketak direla-eta, urtarrilaren 26an egingo dute bilera.

Baigera I-en elkartuko dira baserritarrak datorren ostegunean, 19:00etan.

Emakumeak eta nuarbetarrak, gaur

Gaur, hilak 17, aurrekontu parte-hartzaileen baitan, emakumeen eta Nuarbeko bizilagunen txanda izango da. 19:00etan elkartuko dira biak. Emakumeek euren txokoan elkartuko dira, eta Nuarbetarrak auzoko elkartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide