Joxe Labaka Euskadiko gidari onenen artean dago

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko urt. 17a, 13:01

Larunbatean Euskadiko Automobilismo Federazioak saritutako gidariak; tartean, Labaka, Otaegi eta Oteiza. (Eduardo Maturana)

Zapatuan, hilak 14, Euskadiko Automobilismo Federazioak iazko auto lasterketetako onenen artean sariak banatu zituen, Zallan (Bizkaia)

Bestalde, Aitor Otaegi, Urtzi Oteiza, Gorka Otaegi eta Jon Arregi saritu zituzten

Zapatuan, hilak 14, Euskadiko Automobilismo Federazioak iazko auto lasterketetako onenen artean sariak banatu zituen. Rallysprintean Euskadiko txapelduna Joxe Labaka azpeitiar gidaria izan da, eta kopilotoetan Aitor Otaegi Joxe Labakarekin aritzen dena. Urtzi Oteiza azpeitiarrak ere saria jaso zuen, rallysprint modalitatean, eta haren kopiloto Gorka Otaegik ere bai. Bestalde, Jon Arregi azpeitiarrak igoeretako saria irabazi zuen. Sari banaketa ekitaldia Zallako (Bizkaia) antzokian egin zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide